XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Nire amodioa nola probatu nahi duzu? Eskatzen didazun edozer gauza eginen dut.

- Josepek erregalo ederra utzi zidan.
- Bai, haurra.
- Niretzat, Hernando, haur hori bere aitaren oroitzapen bizi bat da. Ezin sufri dezaket. Negar egiten duen bakoitzean, nire eskuekin hilen nuke.

- Zure semea hil nahi duzu?
- Bai, Hernando. Bestela, nola hasiko genuke gure bizitza berria? Haur horrek beti separatuko ginduzke. Hura ikusiko duzun bakoitzean nire bizitza pasatuaren akordua eginen zaitzu gogoan, eta azkenean gorroto eginen zenidake. Gure artean ez da hamiltegirik egon behar. Gure unioa bortitza izanen da. Eta gaurko gure bidegabe hau gure arteko lokarri fugerte bat izanen da.

- Bai...
- Zure laguntza emanen didazu, Hernando?
- Bai, Tereza. Zuregatik edozer gauza eginen dut.

- Haur ttiki bat hil baino ez dago munduan beste gauza errezagorik. Baina bidegabea ezkutatzea gauza gaitza da. Justiziak ez gaitu harrapatu behar.
- Eta zer pentsatu duzu?

- Horregatixek ekarri dut... oilasko hori.
- Arratoia?
- Bai.

- Eta zer eginen duzu?
- Pistia hasarratuko dugu. Bere kaxaren barrenean bueltak emanen dizkiogu. Eta arrabiarren itsurik dagoenean, haurraren gelan soltatuko dugu.

- Bai.
- Haurra atakatuko du.
- Eta hil eginen du.
- Eta justiziak ez zaitu harrapatuko.
- Eta ezkonduko gera.
- Eta Josepez mendekatuko gera.

Elkarren aurrean geratzen dira biak. Gizonak gerritik eusten dio andreari eta ahoan aginka egiten dio.
-Nola maitatzen zaitudan, Tereza Urresti!
-Nola higuintzen zaitudan, Josepe Zufia!